Bost obra berri aurkeztuko dituzte Durangoko Museoko Arte Ederren aretoaren inaugurazioan

Aimar Esteban 2016ko abe. 20a, 13:04

Durangoko Arte eta Historia Museoko hirugarren solairua berriztatu egin dute. Arte Ederren aretoa orain arte itxita egon da, eta eguenean, 19:00etan, berriro irekiko dute. Inaugurazioan, bisita gidatu bat egingo dute, aurretik zeuden obrak ezagutu eta hauei buruz azalpenak emateko, eta obra berrien aurkezpena egiteko.

Orain arte gela hau hitzaldi eta batzarretarako erabiltzen zen eta erakusketek ez zuten garrantzia nagusia izaten. Hormak margotu eta aulkiak eta mahiak kendu dituzte, horrela, eguenetik aurrera erakusgela bihurtuko da.  Museora bisitan doazen lagunek hirugarren solairua beste erakusketa gela bat bezala aurkituko dute. Hala ere, hitzaldiak, mahai-inguruak, eta abar, egiten jarraituko dute.

Gelan zeuden koadroak lekuz aldatu dituzte eta gordeta egon diren batzuk erakusgai egongo dira solairu honetan. Eguenean, Museoko gordetegitik aterako dituzte Durangaldeko artista baten bost koadro berri jarriko dituzte eta bertan egongo dira ikusgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!