Malagan jokatu zuten B mailako autonomien arteko txapelketa. Larunbatean 84-0 hartu zuten mendean Murtzia eta igandeko finalean 15-13 irabazi zioten Andaluziari. Barrutietak titular jokatu zuen eta Murrayk ez zuen jokatzeko aukerarik izan.
Datorren hilean euskaldunek Valentziaren kontra jokatuko dute lehenengo mailara igotzeko helburuarekin.