Turkiako militarren hilketa gaitzetsi dute udaletxean

Anboto 2016ko abe. 19a, 12:47

Zapatuan, erasotzaile suizida batek bonba bat lehertu zuen Turkiako Kayseri hirian, autobus militar baten aurka. Barruan zihoazen 13 militar hil ziren, eta beste 56 lagun zauritu ziren.

Eraso horren salaketa egin asmoz eta hildakoen senideei "dolumina eta elkartasuna" erakusteko, elkarretaratzea egin dute udaletxe parean, udalak eta EUDELek deituta.

Aurreko astean ere elkarretaratze bat burutu zuten, eta EH Bilduk irakurketa kritikoa egin zuen bertan parte hartu arren. Gaur, ostera, ez da koalizioko ordezkaririk egon mobilizazioan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!