EH Bilduko kideek ere parte hartu dute, eta elkartasuna erakutsi gura izan diete biktimei. Baina "mota hauetako elkarretaratze mugatuekin" ez daudela ados adierazi dute. Adibidez, EUDELen deialdian Nigerian jazotako beste eraso bat ez dela barneratu esan dute. Bestalde, erasoen erroan, "hamarkadetan zehar herrialde aurreratuek egindako lan ankerra" dagoela uste dute. Mendebaldetik garatutako politika horrek herrialdeak "desegonkortu" dituela kritikatu du EH Bilduk.