Eneko Carballo zilarrezko dominagaz itzuli da Iruñeko txapelketatik

Joseba Derteano 2016ko abe. 12a, 12:28
Eneko Carballo zilarrezko dominagaz.

Durango Judo Taldeko gazteak emaitza bikaina lortu zuen Estatu mailako judolari onenak ez ezik Frantziako eta Portugalgoak ere batzen zituen txapelketan.

Denboraldi bateko egutegian badira gorriz borobilduta egoten diren hitzordu batzuk eta judoan Iruñeko txapelketa horietako bat da. Kadete mailako judolaririk onenak batzen ditu urtero. Durango Judo Taldeko Iker Perez eta Eneko Carballok Bizkaia ordezkatuz parte hartu zuten eta Carballok zilarrezko domina irabazi zuen bere pisuan. Finalerdietan txapelketa irabazteko faboritoetako bat kanporatuta, finalean lanak eman zizkion Manuel Rodriguez Portugalgo selekzioko borrokalariari. “Uneoro jarrera erasokorra izan zuen eta horrek garaipenak lortzeko duen gogoa erakusten du. Oso harro gaude lortutako zilarragaz”, adierazi du Iñaki Salas Durango Judo Taldeko entrenatzaileak. Iker Perezek ere lan ona burutu zuen 60 kiloz azpiko mailan eta final laurdenetan kanporatu zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!