Egiten dutena egiten dutela, fase honetako txapeldun izango dira, lau puntuko aldea ateratzen diotelako Basauriko Kimuak bigarren sailkatuari. Baina, beste lorpen bat dute buruan: lehen fasea partidu denak irabazita amaitzea. Bihar Derio taldea menderatzen badute, bederatzi partidutik bederatzi irabazita igaroko dira igoera fasera. Bere multzoko talderik golegileena da Ezkurdi, 38 golegaz. Horietatik 15 Nayade Barrutieta jokalariak sartu ditu.