51. Durangoko Azoka

Ekaitz Kortazarrek eta Irene Loizatek irabazi dute Joseba Jakaren oroimenezko lasterketa

Anboto 2016ko abe. 6a, 14:37

Gizonen eta emakumeen podiumeko sei korrikalarietatik bost Durangaldekoak dira.

Gaur goizean Joseba Jakaren Oroimenezko 14. Lasterketa lehiatu dute Durangoko kaleetan. Ibilbideak sei kilometro zituen. Gizonetan Durango Kirol Taldeko Ekaitz Kortazar durangarra izan da azkarrena: 19.08. Lau segundo atera dizkio Txomin Marañon durangarrari (Durangaldea Running) eta zortzi segundo Aitor Mimenza elorriarrari (DKT).

Emakumeetan Irene Loizate durangarrak irabazi du: 21.31. Oihana Azkorbebeitia abadiñarra sailkatu da bigarren (23.03) eta Sonia Solar kantabriarra hirugarren (24.08).

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!