Batzuentzat lan eguna, beste hainbatentzat jai eguna. Bada, astelehen honetan zubia eduki duten askok Durangoko Azokara etortzeko aprobetxatu dute, eta horrela, giro ona sortu da Landakon. Jende ugari bai, baina gehiegizko kopururik barik.
Jendetza batu duena, Huntza talde gaztea. Azken hiletan ezagun egin den taldeak Ahotsenean jo du zuzenean, eta karpak gainezka egin du; zenbaitek ezin izan dute sartu. Bestelakoan, idazleak eta musikariak lanak sinatzen ikusi ahal izan dira: Toti Martinez Lezea, Jon Arretxe, Leire Bilbao, Unai Iturriaga, Su Ta Gar, Bide Ertzean...