Iker Perezek urrezko domina lortu du Aragoiko Kopan

Aimar Esteban 2016ko aza. 30a, 13:43

Zaragozan jokatu den Aragoiko Kopan Durango Judo Club taldeak parte-hartze ona izan du. Kadete mailan, Iker Perezek garaipena lortu zuen bere pisuan. Bestalde, Eneko Carballok zilarrezko domina eskuratu zuen eta Deniba Konare, haur-kategorian, hirugarren sailkatu zen.

Durango Judo Club taldeak balorazio positiboa egin du, “emaitzak baino gehiago gazte talde honek duen konplizitatea da garrantzitsuagoa”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!