Bizkaia-Durango eta Mavi Garcia podium birekin itzuli dira Hegoafrikatik

Joseba Derteano 2016ko aza. 21a, 12:41
Hegoafrikara joan den Bizkaia-Durangoko laukotea atzoko bigarren postua ospatzen (Argazkiak: Bizkaia-Durango)

Atzo bigarren tokian amaitu zuen 1.1 mailako lasterketa.

Bizkaia-Durango txirrindularitza taldeak astebetean hiru lasterketa lehiatu ditu Hegoafrikan eta emaitza bikainak lortu ditu. Mavi Garciak bigarren tokian amaitu ditu lasterketa bi eta zortzigarren sailkatu da hirugarrenean.

Atzo lortutako bigarren postuak balio berezi du UCIren 1.1 kategoriakoa delako; bigarren mailarik inportanteena da World Tourraren atzetik. Bizkaia-Durangoko txirrindulariek gogor lan egin zuten atzo askotariko ihesaldiei eusteko, harik eta Mavi Garciak ihesaldietako bat hartu zuen arte. Azkenean, Charlotte Becker izan zen azkarrena esprintean eta bigarren tokian helmugaratu zen Garcia. Hegoafrikan lehiatutako hiru lasterketak kontuan hartuta, UCI mailako ia 100 puntu batu ditu Bizkaia-Durangogaz dabilen Mallorkako txirrindulariak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!