Dabid Garciak Ikaztegietako herri krosa irabazi du

Joseba Derteano 2016ko aza. 21a, 12:03

Zapatuan 32.52ko denboran osatu zuen hamar kilometroko ibilbidea.

Durangaldea Running taldeko Dabid Garcia durangarrak Ikaztegietako Herri Krosaren 23. aldia irabazi zuen zapatuan. Sergio Martinez altsasuarrak (33.13) eta Jon Telleria legazpiarrak (33.15) osatu zuten podiuma.

Horrez gainera, Garcia azkarrena izan zen Bilboko Herri Krosaren 29. aldian, atzo. 7.700 korrikalarik parte hartu zuten eta ez du izaera lehiakorrik. Durangarrak 31.57ko denboran osatu zituen ibilbideko 10 kilometroak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!