Biolontxelo kontzertua musika eskolan

Anboto 2016ko aza. 16a, 12:34

Hurrengo barikuan, azaroak 25, biolontxeloko ikasleek kontzertua eskainiko dute Bartolome Ertzillako areto nagusian. Zezilia Donearen (musikarien zaindariaren) eguna ospatzeko ekitaldia izango da.

Hitzordua 17:30etan da eta musikako eskolako ikasleek oholtza gainean musika tresna honekin duten trebezia erakutsiko dute. Sarrera librea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!