Etcheversek abstrakzioa, sinbolismoa eta ikurrak nahasten ditu bere lanetan, forma hieroglifikoak ere asko lantzen ditu. Pintura abstraktua baina narratiboa egiten du. Ipar Euskal Herriko artista honek Frantziako pintura gaztearen saria eta Arteen Europar Akademiaren sariak irabazi zituen.