Bizkaia-Durangok asteburu honetan emango dio amaiera 2016ko denboraldiari, Hegoafrikan. Denboraldia normalean baino beranduago bukatuko duten arren "ilusio askorekin" daudela aitortu dute taldeko kideek. Gainera, taldeak lan ona egin dezakeela uste dute taldeko arduradunek: “Ez dugu hango txirrindularitza eta korritzeko modua ezagutzen, eta horixe da dugun zailtasunetako bat”, adierazi du Agurtzane Elorriaga Bizkaia-Durangoko zuzendariak.
Lehenengo proba, dagoeneko lehiatzen dabiltza txirrindulariak ‘Queen Nandi Challenge’ bezala ezagutzen den 100 kilometroko lasterketa. Bigarren proba 118 kilometrokoa, bihar, izango dute eta azkena, domekan, 94,7 kilometrokoa.
Lourdes Oyarbide izango da tropeleko euskaldun bakarra eta berarekin izango ditu Mavi García, Roos Hoogeboom, Yessica Pérez, Lise Olivier, Heidi Dalton eta Kim Le Court.