Pinondon Pablo Pedro Astarloaren monumentuaren azpian geldialdia egin dute apaiz eta filologo durangar ezagunaren inguruko azalpenak emateko. Abarrak (AEK) euskaltegian berriz Ebaristo Bustintza Kirikiño izan dute berbagai. Udaletxe alboko geldialdian berriz, herriko inprenten inguruan sakondu gura izan dute. Hitz liburudendan Andoni Urzelai idazleak hartu du hitza. Urriken aldiz, Mila Salterain abadiñarrak. Handik Elkartegi aurrera joan dira, Felipe Arrese Beitia idazle otxandiarraren bertsoak abesteko. Plateruenean trikitixa doinuak lagunduta bi anaia plateruren bertsoak kantatuz amaitu dute ekitaldia.