Bizkaia-Durangok hiru lasterketa ditu Hegoafrikan

Anboto 2016ko aza. 11a, 11:30

Bizkaia-Durango txirrindularitza taldeak hiru lasterketa lehiatuko ditu Hegoafrikan, azaroaren 13tik 21era. Europatik doazen lau taldeetako bat izango da; gainerakoak Hegoafrika bertakoak dira. Hiru lasterketak 1.1 edo 1.2 mailetakoak dira. Lau txirrindulariko taldea eramango dute, eta tartean daude Mavi Garcia taldeburua eta Lourdes Oiarbide.

Ibilbide gorabeheratsuak dira, Garciarentzat aproposak, eta itxaropentsu doaz; taldeak lan ona egin dezakeela uste dute taldeko arduradunek: “Ez dugu hango txirrindularitza eta korritzeko modua ezagutzen, eta horixe da dugun zailtasunetako bat”, adierazi du Agurtzane Elorriaga Bizkaia-Durangoko zuzendariak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!