Euskara ikasleentzako tailerrak eskainiko dituzte Durangoko Azokan, lehenengoz

Anboto 2016ko aza. 7a, 15:00

Abenduaren 2an, Durangoko Azokako lehenengo egunean, euskara ikasten dabiltzan helduei hainbat tailer eskainiko dizkiete, lehenengoz. Bikoizketa edota hip-hop tailerrak antolatu dituzte, besteak beste.

Parte hartu gura dutenek, azaroaren 15a baino lehen eman behar dute izena helbide honetara beraien datuak (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, e-posta eta taldearen ikasle kopurua) bidalita: ikasleak@durangokozoka.eus.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!