Munduko bizikleta marka nagusiak bilduko dituzte berriro ere Landako gunean. BIBE, Errubera biko unibertsoaren azoka garrantzitsuenetarikoa bihurtu da azken urteetan. Lehengoa 2014an izan zen, Barakaldoko BEC-en, eta 18.000 lagun inguru batu zituen. Bigarrena, Durangon egin zen lehena, 15.000 bisitari inguru batu zituen.
Bizikleta munduari loturiko hainbat ekintza ere egingo dituzte azokan. Horrez gain, BIBE Transbizkaia, 180 kilometroko proba, egingo dute 21ean. Landakotik irtenda Urkiolako santutegian amaiera izango du lasterketak.
Edizio berri honen aurkezpenean, antolatzaileek “bizikleta maitatzen duten guztien txokoa izatea bilatzen dugu”, adierazi zuten. “Europa mailan garrantzia handiko azoka bihurtzea nahi dugu”.