Lanzarotera joango da Fitoren Harley Davidson motorra

Anboto 2016ko aza. 1a, 15:59

La Cuadri del Hospi elkartekoek jakinarazi dute Lanzaroteko lagun bat dela irabazlea.

Fito musikariak emanda, Harley Davidson bat zotz egin zuten atzo La Cuadri del Hospi elkarteko kideek Gernikan, urriko azken asteleheneko jaian. Iluntzean sare sozialetan zehaztu zuten txartel irabazlea internet bidez saldua izan zela. Gaur jakinarazi dute Lanzaroten saldu zela. Beraz, hara joango da Fitoren Harley Davidsona.

 

La Cuadri del Hospi minbizia duten edo izan duten umeen gurasoek osatutako elkartea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!