Txupineroen izendapenagaz, ukitu sozial nabarmena emango diote jaien hasierari. Iker Oceja jaietako zinegotziaren esanetan, Gurutze Gorria txupinero izendatzea "eskerrak emateko modu bat" izan da. La Cuadri del Hospiren kasuan, familiei "omenaldi txiki bat" egitea izan da asmoa; minbiziaren ikerketa laguntzen eta hezur-muinaren donazioa sustatzen lan handia egiten dabil elkartea. Gurutze Gorritik Alain Bravo eta Eneritz Bereikuak parte hartu dute aurkezpenean, eta minbiziaren aurkako elkartetik Matxalen Balier eta Alex Rodriguez umeek.
Patxikotxu, Pantxike eta Mikeldiko txerria dira Amaia del Amoren karteleko protagonistak. Herritarrek emandako 1.430 botoetatik 389 jaso ditu, %27 beraz. Lehen aldiz aurkeztu da lehiaketara, eta "kartel herrikoi" bat egin gura izan du.