Deniba Konarek urrezko domina irabazi du ‘Villa de Avilés’ judo txapelketan

Aimar Esteban 2016ko urr. 31a, 13:26

Haur-kategorian jokatu zuen durangarrak borroka guztiak maisutasunez irabazi zituen. Durango Judo Club taldea Avilesen izan da asteburu honetan txapelketan parte hartzen.

Haur, kadete eta junior kategorietako durangar judoka gazteek parte hartu zuten Asturiaseko hirian jokatu zen txapelketan. Konare izan zen onena haur-kategorian eta talde osoa pozik itzuli da bere lorpenaren ostean. “Etorkizun handia duen judoka dela uste dugu”, adierazi dute Durango Judo Club-etik.

Kadeteetan Mikel Carretas, Eneko Carballo, Jon Mikel Beltran, Seyba Konare eta Iker Perezek parte hartu zuten.Carretas, Beltran, Konare eta Pérez lehenengo txandan kanporatuak izan ziren. Carballo final laurdenetara iritsi zen. Juniorretan, Eneko Diez eta Daniel Grigore bigarren txandan kanporatu zituzten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!