Baqué torneoko finalak jokoan, gaur, Durangon

Joseba Derteano 2016ko urr. 21a, 11:30

Finaleko protagonistak federazioko presidente Karmelo Ariznabarretagaz.

Cafés Baqué txapelketako finalak gaur jokatuko dituzte, 19:00etatik aurrera, Durangoko Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Kadete eta gazte mailako partidu bana daude, biak buruz burukoak.

Kadeteetan Iker Yuste orozkoarrak eta Alain Argaluza sopeloztarrak neurtuko dituzte indarrak. Yuste irabazteko faboritoa da: kolpe gehiago du, eta txapelketan zehar erakustaldiak eman ditu. Argaluzak defentsa ona du, eta abila da aurrean. Jokoa nahasten saiatu beharko du.

Gazte mailan, berriz, Mikel Aurrekoetxea lemoarraren eta Gaizka Karregal galdakoztarraren artean dago txapela. Karregal sasoi hobean dago, eta irabazteko faboritoa da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!