Ipar Euskal Herriko bikoteen arteko lehia Durangoko zesta finalean

Anboto

Bidart eta Donibane Lohitzuneko bikoteek jokatuko dute Durangoko San Fausto zesta txapelketako finala zapatu arratsaldean.

Txapelketaren 33. aldiko garaikurrak eta txapelak Ipar Euskal Herrira joango da. Bikote biek merezita egin dute finalera arteko bidea. Donibane Lohitzuneko Sallaberryk eta Labordek 30-18 menderatu zituzten Cabanillasko (Nafarroa) Rodriguez eta Anton. Bigarren finalerdian gehiago sufritu zuten Bidarteko Bellyk eta Basquek Gasteizko (Araba) Lafuente eta Ecky menderatzeko: 30-25.

Finalak zapatuan, 18:00etatik aurrera jokatuko dituzte Durangoko Ezkurdi Jai Alai pikotalekuan. Lehenengo atariko partidu bat egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!