Eraso sexisten aurkako Durangoko Herri Akordioagaz bat egin du ANBOTOk

Anboto 2016ko urr. 3a, 10:14

Durangoko 240 elkarte, komertzio eta erakundek indarkeria matxistaren aurkako akordioa sinatu dute San Fausto jaien atarian, gaiaren inguruan kontzientziatzeko eta konpromisoak hartzeko.

Udaleko Berdintasun Kontseilutik bultzatu dute ekimena, eta joan zen barikuan aurkeztu zuten. Udalak Durangoko etxe guztietan banatuko du akordioaren orria, eta beragaz bat egiteko deia egin du -sinatu ondoren, HAZen, Andragunean edo kiroldegian entregatu behar da-.

Egitasmoagaz bat eginda, eraso sexisten aurkako eta parekidetasunaren aldeko konpromisoa berretsi du ANBOTOk.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!