Durangoko eta Kantabriako torneo bana irabazi ditu Tabirako Baquék

Anboto 2016ko ira. 26a, 17:02

Emakumeen Lehenengo Mailako taldea Kantabrian ( Argazkia: @TabirakoBaqueST)

Gizonen talde nagusiak Baqué Torneoa irabazi du etxean. Emakumeak Pielagos herriko txapelketan nagusitu dira.

Domekan Landako kiroldegian jokatutako finala 67-65 irabazi zuen Tabirako Baquék eta klubak antolatzen duen torneoko garaikurra etxean geratu da. Lehenengo Mailako emakumeen taldeak, berriz, Kantabriako Pielagos herriko torneoa irabazi du.

Baqué Torneoko garaikurra jasotzen (Aragazkia: @TabirakoBaqueST)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!