Musika barrokoa izango da aurtengo ikastaroaren gaia, eta sasoi horretako konpositore ezagunen ibilbidea hartuko dute aztergai. Bach, Vivaldi, Haendel, eta Telemann konpositoreen jardungo dira, besteak beste.
Entzunaldi Musikalak programan parte hartu gura duenak, Durangoko musika eskolako idazkaritzan eman dezake izena (94 603 00 35 telefonora deituta, edo www.durangomusika.net webgunearen bitartez).
Irailaren 27an, 19:00etan, Kurutzesantu Museoan, egingo dute lehenengo saioa, eta hitzordu hori ere aprobetxatu daiteke izena emateko.