Tabirako Baqué gizonen talde nagusiak Baqué Torneoa jokatuko du asteburuan. Zapatuan, 18:00etan, finalerdia izango dute Donibane Lohitzune taldearen aurka. Ostean, 20:00etan, Labenne eta Unamuno taldeen arteko partidutik irtengo da bigarren finalista. Torneoko irabazleak domekan erabakiko dituzte Landako kiroldegian. Lehenengo, 10:00etan, hirugarren eta laugarren postuen arteko lehia izango dute bezperako galtzaileek. Finala 12:00etan hasiko da.
Joan zen asteburuan emakumeen talde nagusiak ezin izan zuen Baqué Torneoa irabazi. Finalerdia gaindituta, finalean amore eman behar izan zuen Iraurgi taldearen kontra: 48-56.
Iraurgi taldeak irabazi zuen emakumeen Baqué torneoa (Argazkia: @TabirakoBaqueST)