'Solde, Durango begietan' erakusketa, Museoan

Anboto 2016ko ira. 23a, 12:00

Gaurtik urriaren 16ra arte, Durangoko Arte eta Historia Museoan, egongo da Solde, Durango begietan pintura erakusketa. Bihar, 18:30ean egingo dute erakusketaren inaugurazioa.

Enrique Díaz Soldevilla (Durango, 1935-2006) artistak egindako margolanak dira bere herriko museoan ikusgai ipiniko dituztenak. Durangoko kale, plaza eta txokoen irudiak.

Luis de Isusi idazleak erakusketaren katalogoan azaldu duenez, "artistak amestu egiten gaitu, elur azpian garamatza paseoan, ilargi betearen ondoan distira egiten duten izarrak dauden zeru berri horien azpian, txiki onartzen gaituen bere begiradapean. Kurutziaga eta Ibaizabal, gure zentzumenak jarraitzen ditugu, eta mendien atzean iluntzen hasi da. Durango osoa sartu da koadroan".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!