Bizkaia-Durango Madrid Challenge proban arituko da

Anboto 2016ko ira. 10a, 09:55

Espainiako Itzulia domekan amaituko da Madrilen. Egun horretako goizean, emakumeen txirrindularitza sustatzeko asmoz, iaz estreinatu zuten Madrid Challenge proba errepikatuko dute.

Madril hiriaren barruan diseinatutako zirkuituan 18 talde lehiatuko dira, eta Euskal Herriak ordezkari bi izango ditu, horietako bat eskualdeko Bizkaia-Durango delarik. Iazko lehenengo aldian ere parte hartu zuten talde horretako neskek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!