Zapatuan, 18:30etik aurrera, Gernika-Hondarribiak eta Gasteiz-Berriozarrek neurtuko dituzte indarrak. Domekan, 11:30ean, Zumaia-Markina eta Mutriku-Lekeitio neurtuko dira. Aurrerantzean, astebururo jokatuko dituzte partiduak Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan, urriaren 15eko finalera heldu arte.
Aurten 22 taldek parte hartuko dute, iaz baino bi gehiagok. Batetik, urte askoan ohikoa izan den Bartzelonako taldea berriro etorriko da, iazko parentesiaren ostean. Bestetik, Ipar Euskal Herriko Getaria herriak eta bertako zesta taldeak lehenengoz parte hartuko dute. Biarritzek, Bidartek eta Donibane Lohitzunek –iazko irabazleak– osatuko dute Ipar Euskal Herriko ordezkaritza, eta Pauk eta Hossegorrek Frantziakoa.
Gipuzkoa da ordezkaririk gehien izango duen probintzia, sei bikotegaz; zerrendan hurrengo Bizkaia dago, bostegaz, Nafarroa hirugaz eta Araba bategaz.
Durangoko Ezkurdi Jai Alai klubeko bikoteak hurrengo asteburuan jokatuko du. Oraindik erabaki barik dute bikote hori nortzuek osatuko duten.