Padel txapelketarako izen-ematea martxan dago

Anboto 2016ko ira. 7a, 10:44

Durangoko San Fausto jaien harira antolatzen duten padel txapelketak bosgarren aldia egingo du aurten. Izen-ematea bi modutara egin daiteke: inforpadelzaleak@gmail.com helbide elektronikoaren bidez edo Durangoko igerilekuetan izena emanda. Iaztik Ales Petralandaren oroimenezko txapelketa da eta antolatzaileak Durangoko Padelzaleak dira.

Plaza mugatuak daude: gehienez, 32 bikote aritu daitezke maila bakoitzean: gizonetan (bi maila), emakumeetan eta mistoan. Mistoetako kopurua beteta dago dagoeneko. Gazte mailan, berriz, 16 bikoterentzako tokia dago (bi mailatan, 10-12 eta 12-14 urtera artekoak).

Izen-ematea 15 eurokoa da pertsonako kategoria bakoitzean; 20 euro kategoria bitan eta 5 euro gazte mailakoentzat.

Maila bakoitzean finalerdietara arteko partiduak asteburu berean jokatuko dituztela da aurtengo nobedade nagusia. Irailaren 16tik 18ra gazte mailakoak jokatuko dituzte; hurrengo asteburu bakoitzean, berriz, gainerako mailetakoak. Finalak urriaren 22an jokatu dira, San Fausto jaien azken zapatuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!