Bost eraso sexistari, ehundaka herritarren erantzuna

Anboto 2016ko ira. 1a, 20:32

Plataforma feministak deituta, jende asko batu da Andra Marian azken egunotako eraso sexistak salatzeko. 'Nazkatute gauz! Erasoen aurrean erantzun!' lemapean burutu dute protesta.

Azken 10 egunetan 5 emakumek ipini dute salaketa eraso sexisten biktima izatearren, eta herritarrek ez dute albora begiratu. Andra Mariko elizpean 200dik gora lagun batu dira gaur arratsaldean, eta eraso gehiago ez gertatzeko aldarrikapena zabaldu dute. "Berriro ere hemen egongo gara", esan du antolatzaileetako batek kontzentrazioaren amaieran; eskerrak eman ditu deialdiaren erantzunagatik eta eraso bakoitzaren aurrean protesta egiten jarraitzeko deia egin du.

Elkarretaratzean Aitziber Irigoras alkateak parte hartu du, eta EAJz gainera, EH Bildu, Herriaren Eskubidea eta PSE-EEko kideek parte hartu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!