Gizon batek bere andrea jo du Durangon, eta 10 egunetan bosgarren erasoa da

Anboto 2016ko ira. 1a, 15:55

Atzo arratsaldean, gizon batek bere bikotekidea jo zuen, eta emakumeak salaketa ipini du. Gizona auzipetu egin dutela baieztatu du Ertzaintzak. Udalak protokoloa martxan ipini du. Aste eta erdian, bosgarren eraso sexista da Durangon.

Durangoko Udalak eman du erasoaren berri, Pilar Ríos alkateorde eta berdintasun zinegotziaren bidez. Dagoeneko bost dira azken aste eta erdian eraso sexistengatik salaketa ipini duten emakume durangarrak.

Gaur elkarretaratzea egingo da Andra Marian 20:00etan, plataforma feministak deituta, eta udalak bertaratzeko deialdia egin du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!