Mavi Garciaren laugarren garaipena Espainiako Kopan

Anboto 2016ko uzt. 18a, 10:10

Mavi Garciak, Bizkaia-Durangoko txirrindulariak, Zizurkileko proban garaipena lortu zuen, atzo.

Espainiako txapelduna den Garciak, 30 kilometro faltan aurrera egitea erabaki eta 2 minututik gorako errentarekin helmugaratzea lortu zuen. Zizurkilen lortutako garaipenarekin, Palma Mallorcako txirrindulariak, Espainiako Kopan lau aldiz irabaztea lortu du.

"Lointek taldeko txirrindulariak momentu oro aurrera egin nahian ibili ziren, baina, kontra erasoa jo eta nik aurrera egitea erabaki nuen. Hasieran txirrindulari batzuk jarraitu zidaten, baina azkenean, atzean utzi eta bakar-bakarrik helmugaratzea lortu nuen", aitortu du Mavi Garciak. Atzoko irabazleak, "oso pozik" dagoela eta "zaila" izango den arren, falta den lasterketan, Espainiako Kopa irabazten ahaleginduko dela adierazi du. 

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!