Kurdistango Kongresuko emakumeen ordezkariari harrera egingo diote Durangon

Anboto 2016ko eka. 29a, 09:43

Michell Allison Durangora dator, eta bihar harrera egingo diote udaletxean. Durango eta Kobaneren arteko senidetza lantzen hasteko lehen pausoa izango da. Gainera, berbaldi bat emango du 19:00etan San Agustinen.

Kurdistanen bizi duten egoeraz eta eta emakumeak garatzen dabiltzan iraultzaz berba egingo du Allisonek biharko hitzaldian. Bestalde, argazki erakusketa bat ere ikusgai egongo da zapatura bitartean, San Agustinen bertan. Duela pare bat hilabete, Mikel Gandarias, Adrian Zelaia eta Jon Bingen Landabidea durangarrak Kurdistango Siriako partean egon ziren, Rojavan, Markel Brouard bilbotarragaz batera. Hango esperientziak argazki bidez kontatuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!