400 bizikletari eta hainbat sorpresa Sapubike martxan

Anboto 2016ko eka. 25a, 12:30

Durango MTB Taldeak Sapubike Martxa antolatuko du bihar.

09:00etan irtengo dira Tabiratik. Urterik urtera gero eta arrakasta handiagoa duen martxa da. 400 lagunentzako tokia zuten, eta dena beteta dago. Bi ibilbide prestatu dituzte: 39 kilometroko (1.600 metro desnibela) eta 29 km-ko bana. Ohiko lekuez gain (Neberondo, Landaederra…), bidezidor berrietatik ere ibiliko dira: “Zeresan handia emango duen gune berri bat dugu. Seguruenik, hurrengo aldietan ere ibilbidearen parte izango da”, diote antolatzaileek.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!