VII. Peter Memoriala jokatuko dute zapatuan

Anboto 2016ko eka. 17a, 15:00

Ezkurdi pilotalekuak umeen eta nagusien mailako finalak hartuko ditu zapatuan. 16:30etik aurrera, bost partidu jokatuko dituzte. Hiru, umeen mailakoak, buruz buru izango dira. Beste biak, nagusienak, bikoteka. Umeen mailan Liher Nogueiras eta Jon Gerrikabeitia arituko dira aurrez aurre. B mailan, berriz, Danel Belategi eta Gorka Sagarna lehiatuko dira. A mailan Ekain Etxebarriak eta Sergio Areitiok jokatuko dute.

Jarraian, Peter memorialaren finalak jokatuko dituzte. Nagusien 2. mailan Gardoki eta Arrasate durangarrek Atutxa eta Freitas usansoloarren aurka jokatuko dute. Lehenengo mailan, berriz, Agirrezabal eta Lopez durangarrak Legorburu (Galdakao) eta Bilbaoren (Lezama) aurka arituko dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!