Intxaurre Eguna, "egoera judiziala salatzeko eta urtemugak merezi duelako"

Anboto 2016ko eka. 7a, 13:18

Intxaurre aurrean, herri-harresiaren irudikapena.

Ekainaren 18an Intxaurre Eguna ospatuko dute Durangon, elkartea sortu zenetik 30 urte bete direlako. Egun osorako egitaraua prestatu dute.

"Intxaurre Eguna antolatu dugu urtemugak merezi duelako eta egoera judiziala salatzeko", esan dute antolatzaileek. Herriko tabernen auzian dago Intxaurre, eta epaia emanda, edozein egunetan itxi dezaketela gogoratu dute. Goizetik hasiko da jaia, umeentzako puzgarri eta pintxoekin. 14:30ean ekitaldia egingo dute, eta 15:00etan bazkaria. Ostean Jokin Elortzaren kontzertu akustikoa etorriko da. Arratsaldetik gauera, elektrotxaranga eta kontzertuak eskainiko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!