Libre eta zabalik. Lema hori atera zuten atzo kalera ehundaka herritarrek, Intxaurre eta Portalekua elkarteak zabalik gura dituztela aldarrikatzeko. Auzitegi Gorenak Audientzia Nazionalaren epaia berretsi eta gero, badirudi 'Herriko tabernen' itxierak ez daukala atzera bueltarik. Beraz, ezker abertzalearen erreferentziazko egoitzak ixteko arriskuan daude.
Edozelan ere, hainbat herritar elkarte horien alde egiteko prest daude. Euskal Herriko elkarte guztien ordezkariek prentsaurreko batean adierazi dutenez, hurrengo asteburuetarako mobilizazioak deitu dituzte.