Asteburuan jokatutako Amateur Senior mailako Euskadiko Txapelketan hirugarren postua eskuratu zuten Uztai Taldeko neskek. Gasteizen jokatu zen txapelketan, Sara Sendino, Ane Trancho, Ainara Rueda eta Meritxell Mardaras laukoteak parte hartu zuen.
Euskadiko Txapelketako hirugarren postuaz gain, Bizkaiako Txapelketan Uztai Taldeko laukoteak bigarren postua lortu zuten.