Mañariko autobusari maiztasuna handitzeko eskatu du Durangoko Udalak

Anboto 2016ko eka. 1a, 10:03

Bilbotik Mañarira doan autobus lineari maiztasun gehiago emateko eskaera egin du Durangoko Udalak, ia aho batez, soilik PPren babes faltan.

Egunean joan eta etorriko hiru zerbitzu bakarrik egoten dira, Tabiran geralekua duen eta hemendik aurrera Larrasoloetan ere geratuko den autobusean. EH Bilduk aurkeztu zuen mozioa, auzo batzarretako proposamenekin.

Bilkuraren aurretik, EAJk eta PSE-EEk azaldu zuten Aldundiagaz berba egin dutela, eta Larrasoloetan autobusa geratzea onartu dutela. San Faustoren kasuan, Elorrioko eta Ermuko autobusak geratuko dira. EH Bilduren arabera, Ondarroako autobusa geratzea gura dute auzotarrek, Galdakaoko ospitalera autopistaz zuzenean doalako. Baina, Pilar Ríos alkateordeak esan zuen Ondarroakoa linea azkarra dela, eta Aldunditik esan dutela ezin dela bertan geratu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!