Anbotopeko, Bizkaiko Lehenengo Mailako txapeldun

Anboto 2016ko mai. 16a, 11:22

Anbotopeko taldea Durangon jokatutako partiduan (Argazkia: Naia Fernandez -Bizkaiko Saskibaloi Federazioa: www.bizkaiabasket.com)

Durangoko taldeak Bizkaiko talderik indartsuenetakoa dela erakutsi du beste behin. Zamudio eta Sestao menderatu eta liga txapelketa irabazi du.

Anbotopekok liga berri batekin ospatu du sortu zeneko 40. urteurrena. Durangoko Tabiran jokatutako azken fasean, Zamudio kanporatu zuen finalerdietan (82-68) eta finalean Sestao baino gehiago izan zen: 78-55. Sendo eta serio aritu ziren partidu bietan eta talde handiek erakusten duten nagusitasunagaz irabazi zuten. Finalean Sestao hortzak erakusten saiatu zen aldi bakanetan Durangoko taldeko Onaindia, Iparragirre edo Vazquezen saskiratzeek urak bere bidera ekarri zituzten segituan.

Liga txapeldun geratuta Anbotopekok mailaz igotzeko aukera du, baina ez du baliatuko. Gaur egun ez dute maila bat goragoko eskakizunei (kadete eta gazte mailako taldeak sortzea…) aurre egiteko baliabiderik.

Partidu amaieran (Argazkia: Facebook: ANBOTOPEKO)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!