40. urteurrena liga irabazita ospatu gura du Anbotopekok

Anboto 2016ko mai. 13a, 11:27

Anbotopeko saskibaloi taldeak Lehenengo Erregional mailako lauko finala jokatuko du asteburuan. Durangoko taldeak 40 urte egin ditu aurten, eta, horregatik, azken fasea eurek antolatuko dute Durangoko Tabiran dauden azpiegituretan.

Lauko final horretako protagonista izango dira liga denboraldi bikaina osatu ostean. Bihar, 18:15ean, Zamudioren kontra jokatuko dute finalerdietan. Bigarren finalaurrekoa Jesuitinas eta Marrazoak taldeen artekoa da.

Lauko finala irabaziz gero, liga txapeldunak izango dira. Hala ere, ez lukete mailaz igotzeko eskubidea baliatuko. Federazioak mailaz igotzeko baldintza batzuk jartzen ditu. Horien artean, kadete eta gazte mailako taldeak sortu beharra dago: “Guri gustatuko litzaiguke goragoko maila batean jokatzea, baina ez dugu baliabiderik talde horiek sortzeko”, dio Anbotopekoko presidente eta jokalari Gudiker Alberdik. Beraz, liga irabazi zein ez, maila berean jarraituko dute datorren denboraldian.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!