Tabirako Baquék autobusak jarri ditu zaleentzat

Anboto 2016ko mai. 10a, 12:10

Tabirako Baquék asteburu honetan bere talde nagusiei zaleek jarraitu ahal izateko autobusak jarri ditu.

Alde batetik, Tabirakoko jarraitzaileek Logroñon asteburuan emakumezkoek jokatuko duten Lehenengo Nazional Mailako igoera faseko partiduetara joateko aukera izango dute. Bestetik, gizonezkoek Donostian jokatuko duten igoera faseko partiduetara ere joateko aukera egongo da.

Beraz, Tabirako Baqué animatu nahi duenak, 5€ ordainduta, Landakotik irtengo diren autobusetan joateko aukera izango du. Izena maiatzaren 12a baino lehen eman beharko da, tabirako@tabirako.eus helbidera idatzita edo 688646415 deitu edo idatzita.

Logroñora joateko autobus ordutegia:

Barikuan eta zapatuan: Irteera 14:30ean eta itzulera 20:00etan.

Domekan: Irteera 09:00etan eta itzulera 16:00etan.

Donostira joateko autobus ordutegia:

Zapatuan: Irteera 18:00etan eta itzulera 22:30etan.

Igandean: Zapatuko emaitzaren araberakoa izango da.

 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!