Oier Ariznabarretak Larrungo kilometro bertikala irabazi eta errekor berria ezarri du

Anboto 2016ko mai. 9a, 16:57

Kilometro bertikalen Euskadiko Kopa garaipenarekin hasi du korrikalari durangarrak.

Orain aste bi, Durango Kirol Taldeko Oier Ariznabarretak garaipen batekin hasi zuen kilometro bertikalen Espainiako Kopa. Joan den asteburuan beste hainbeste lortu du Euskadiko Kopan. Larrun gainerako (Sara, Ipar Euskal Herria) igoeran azkarrena izan da, eta gainera, errekor berria ezarri du: 30.14. Iaz Aitor Osak jarritako marka 15 segundotan hobetu du.

Oihana Azkorbebeitiak, berriz, laugarren amaitu du emakumeetan. Abadiñarra oraintsu itzuli da lasterketetara, haurdunaldi baten ostean.

Kilometro bertikalen Euskadiko Kopako hurrengo bi hitzorduak Zegaman (maiatzak 20) eta Azpeitian (maiatzak 28) izango dira.

Bestalde, DKT taldeko Aitor Mimenza elorriarrak Ugaoko Herri Krosa irabazi zuen domekan eta zapatuan hirugarren amaitu zuen Seguran.

 

Oihana Azkorbebeitia:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!