Igoera lortzeko bigarren aukera, bihar, Sasikoak

Anboto 2016ko api. 29a, 14:52

Sasikoako emakumeen taldea mailaz igo daiteke asteburuan.

Sasikoako neskek nahikoa dute berdinketa. Baina ez dute edozelako aurkaria izango parez pare: bigarren tokian sailkatuta dagoen Bilbo B. Hauek igoera dute amets, eta ez dira denbora-pasa etorriko. Partidua zapatuan, 17:00etan, hasiko da Landako kiroldegian.

Joan zen asteberuan, denboraldiko lehenengo porrota jaso zuen Sasikoak Basaurira egindako bisitan: 1-0.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!