Tabirakok irabazi gero, Lauko Finala Durangon

Anboto 2016ko api. 29a, 11:12

Tabirako Baqué emakumeen talde nagusiak orain arteko partidurik garrantzitsuena jokatuko du bihar, 18:00etan hasita.

Tabirako eta Cantolagua izango dira aurrez aurre: bigarrena laugarrenaren aurka. Garaipen bakarra dago bien artean. Talde biak Final Four-erako sailkatuta daude, baina irabazleak maiatzaren 7an eta 8an jokatuko den fase hori etxean antolatzeko eskubidea irabaziko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!