Larrasoloetan ere autobusa geratzea eskatu dute hainbat auzokidek

Anboto 2016ko api. 28a, 10:29

EH Bilduk deitutako auzo batzarrean 50 bat lagun batu ziren.

EH Bilduk burututako auzo batzarrean atera zen proposamena, eta koalizioak mozio proposamena sartu du dagoeneko. Inguru horretako auzokideen antzera, Tabirakoek ere eskatu zuten autobusa geratzea, eta joan zen astetik horixe gertatzen da.

EH Bilduk auzo batzarra egin du Juan Itziar, Antso Estegiz eta San Frantzisko inguruetako 50 bat bizilagunekin, eta bertako ondorioak konpromiso bihurtu ditu. Autobusaren geraleku bat sortzeaz aparte, uragaz eta argindarragaz dauden arazoak aztertzea, eta Antso Estegiz inguruak urbanizatzeko plan bat sustatzea dira konpromiso horietako batzuk.

Bilbotik Mañarira egunean hirutan doan autobusa Larrasoloetan ere geratzen da, eta eskaria mozioan landuta, osoko bilkuran landu beharko da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!