Durangoko judo taldeak Espainiako txapelketarako hiru gazte sailkatu ditu

Anboto 2016ko api. 26a, 10:25

Asteburuan Etxebarrin ospatu zen Euskadiko infantil mailako judo txapelketa eta bertan Leire Bazanek, Deniba Konarek y Ander Iturbek Espainiako txapelketara sailkatzen dien urrezko domina lortu zuten.

Durangoko Judo taldeak emaitza ona lortu zuen Euskadiko infantil mailako judo txapelketan bost domina lortu baitzituen. Josu Ayarzaguenak lortutako brontzezko dominari eta Aimar Aiartzaguenak lortutako zilarrezkoari Leire Bazan, Deniba Konare eta Ander Iturberen urrezko dominak gehitu zitzaizkien. Garaipen hauekin, hiru judolari hauek maiatzaren 7an Madrilen ospatuko den Espainiako txapelketarako gonbidapena lortu dute hiru gazteek.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!