Joseba Kerejeta urpekari durangarra hil da AEBn

Anboto 2016ko api. 23a, 09:14

Joseba Kerejeta urpekari durangarra (Durango, 1968) hil zen atzo Ameriketako Estatu Batuetan (AEB). Kerejetak Urpeko Arrantzako Munduko Txapelketa irabazi zuen Venezuelan 2008an, Margarita Irlan. Ordura arte, Munduko Txapelketan hiru bider izana zen, baina beti laguntzaile lanetan. Hura izan zuen benetako lehen aukera, eta ederto aprobetxatu zuen. Horrela, Kerejetak lehendik ere oparoa zen palmaresa biribildu zuen. Euskadiko eta Espainiako Txapelketak ere irabazi zituen. Durangoko Bideografik ekoiztetxeak ETBrako ekoitzitako KTX programan elkarrizketa egin zioten Kerejetari.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!